Futbola
Laportari mehatxatzeagatik
Hamar Boixos Nois atxilotu dituzte Mossoek
Erredakzioa
Konkretuki "Casuals" deitzen diren azpitaldeko kideak dira guztiak. Skin itxura dute eta Laportari mehatxuak egitea eta beste delitu batzuk leporatzen dizkiote.
Mossos d''Esquadra Kataluniako poliziak hamar Boixos Nois atxilotu ditu gaur. "Casuals" izeneko Boixos Noiseko talde erradikaleneko kideak dira guztiak eta Joan Laporta mehatxatzeagatik eta droga trafikoagatik izan dira atxiloketak.
Bartzelona eta inguruko herrietan egin dituzte mihaketak Mossoek eta mihaketa horietan droga prentsatzeko makinak, beisboleko bateak eta armak zeuden. Etxe batzuetan Mossoek ateak behera bota behar izan dituzte sartu ahal izateko.
Gaur goizean hasi da operazioa
Kataluinako poliziak (Mossoek) gaur goizean Bartzelonako zaleak diren Boixos Nois jarraitzaile erradikalen azpitalde baten aurka operazioa ireki du Efe agentziak jakitera eman duenez.
Azpitalde honek "Casuals" izena du eta osasun publikoaren aurkako delituak, drogak eta F.C. Bartzelonako presidentea den Joan Laportari mehatxatzea leporatzen diote besteak beste talde honi.
Goizean hasita Mossoak ikerketak egiten ari dira Bartzelonako hainbat herritan. Adibidez: Esparregueran, Castelldefelsen, L''Hospitaleten eta Llobregateko Sant Feliun.