Itxi

Politika

Ustelkeria

Montroyko alkate ohia eta beste kargu publikodun batzuk, atxilotuta

Erredakzioa

Espainiako Gobernuaren ordezkariak esan du udaletxearen miaketan dokumentuak atzeman dituztela lurralde antolakuntza eta prebarikazio delitu batekin lotuta.

Ricardo Peralta Espainiako Gobernuak Valentzian duen ordezkariak jakitera eman duenez, Montroyko alkate ohia, beste kargu publikodun batzuk eta ikertzen ari diren "jarduera ekonomikoekin lotutako pertsonaren bat" atxilotu dituzte lurralde antolakuntza eta prebarikazio delitu bat dela eta.

Horixe esan du Peraltak gaur goizean Montroyn hasi den polizia-operazioari (duela urtebete hasi zen ikerketa) buruz galdetu diotenean.

Peraltak Valentziako Auzitegi Nagusiak emandako datuak berretsi ditu eta Guardia Zibilak egindako operazioa epaileak, "ustezko hirigintza delituengatik", agindu duela azaldu du.

Era berean, udaletxearen miaketan zenbait "dokumentu" atzeman dituztela eta "hirigintza arloko usteko irregulartasunak" aurreko legegintzaldikoak (PP eta Union Valenciana zeuden Alkatetzan) direla zehaztu du.