Itxi

Baskonia

Euroligako Top 16a

Cibona-Caja Laboral: Brad Oleson deialdan sartu da

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Splitterrek eta Baracek ezingo dute osteguneko partida jokatu, baina bai Taquan Deanek.

Caja Laboral Baskoniak Zagreben jokatuko du ostegun honetan (18:30ean) Cibonaren aurka. Euroligako Top 16ko bigarren ihardunaldiko partida izango da.

Baskonian Brad Oleson izango da berritasuna, baina Splitter eta Barac ez dira jokatzeko moduan egongo. Partida hauek jokatzeko soilik fitxatu zuten Taquan Dean jokatzeko prest egongo da.

Talde kroaziarrean ACBn jokatutako jokalariak daude. Adibidez, Marko Thomas (taldeko saskiratzaile onena) eta Samo Udrih.