Itxi

Artea

Bilboko Arriaga Antzokian

'Glengarry Glen Ross' antzezlanaren azken emanaldia

Erredakzioa

Gonzalo de Castro, Gines Garcia Millan, Carlos Hipolito, Alberto Jimenez, Andres Herrera, Jorge Bosch eta Alberto Iglesias aktore ezagunak igoko dira taula gainera.

Glengarry Glen Ross antzezlanaren azken emanaldia hartuko du Bilboko Arriaga Antzokiak larunbat honetan. 2009an estreinatu zuten lana Madrilen eta David Mameten testuan dago oinarrituta.&' || 'nbsp;Pulitzer saria irabazi zuen Mametek lan honekin.

Oraingoan Daniel Verones izango dugu zuzendari lanetan, eta goi mailako zazpi aktore igoko dira taula gainera: Gonzalo de Castro, Gines Garcia Millan, Carlos Hipolito, Alberto Jimenez, Andres Herrera, Jorge Bosch eta Alberto Iglesias.

Krisiaren ondorioz, higiezinen enpresa bat estu dabil azken aldian. Egoerari aurre egiteko sistema berezia proposatuko die langileei: saltzaile onenari Cadillac bat emango diote ordainean; eraginkortasun mailan bigarren gelditzen denari, labana multzoa; eta gutxien saltzen duen langilea, berriz, kaleratu egingo dute. Hori da Glengarry Glen Ross antzezlanaren argumentua, eta lan horrekin irabazi zuen David Mametek Pulitzer Saria 1984an. James Foleyren eskutik zineman ere izan da ikusgai, lehen mailako aktore taldearekin orduan ere (Al Pacino, Jack Lemmon eta Alec Baldwin).

Oraingoan Daniel Veronese zuzendari eta antzerkigile argentinarraren ekoizpenarekin dator istorioa bueltan. Espainiako antzerki munduan izen handiko profesionala da Veronese, Mujeres soñaron caballos edo Un hombre que se ahoga lan ezagunen arrakastaren ondoren. Bizkaiko hiriburuan Glengarry Glen Ross antzezlanarekin izango dugu eta Arriaga Antzokiak berak gogoratu duenez ''''testuak gaurkotasun kezkagarria du, gure munduan bizi dugun krisi ekonomiko eta finantzario zital honen ondorioz''''.