Athletic Club
Lagunartekoa Ipuruan
Eibar-Athletic: Gipuzkoarrek zuri-gorriak gainditu dituzte (4-1)
Erredakzioa
Bilbotarren lehen taldeko ez ohikoak eta Bilbao Athleticeko jokalariak ez ziren gai izan eibartarrak gainditzeko.
Eibarreko ez ohiko jokalariek, Bilbao Athleticeko jokalariez betetako talde zuri-gorria golez josi zuten (4-1). Gipuzkoarrak, partida hasi bezain laster aurreratu ziren markagailuan, Olaizolaren jaurtiketa bati esker.
Athleticek bezala, Angel Viaderok Eibarreko harrobiko jokalariak zelairatu zituen eta ligako azken partidako hamaikotik, soilik hiru gizon erabili zituen. Armaginek, zuri-gorrien presio ahula gainditu zuten eta 35. minutuan Arruabarrenak 2-0eko gola sartu zuen. Arruabarrenak, berriz 44. minutuan 3-0eko jarri zuen markagailuan.
Bigarren zatiaren 80. minutuan Manu Garciarenak 4-0ekoa sartu zuen, korner baten ondoren baloia Armandoren ate barrura bidaliz. Nahiz eta Caparros aldaketen bitartez partidari bigarren zatian beste martxa bat jartzen saiatu zen, soilik 89. minutuan Diaz de Ceriok lortu zuen bilbotarren aldeko gola.