Itxi

Gizartea

Txina

Bi urteko semea katearekin lotzen zuen, lanera joan ahal izateko

Erredakzioa

"Nire emazteak buruko gaitza du eta ezin ditu gure seme-alabak zaindu eta nik atera behar dut aurrera familia", argudiatu du. Egunean 5 euro irabazten ditu eta 10 metro karratuko gela batean bizi da.

Gizonezko batek bi urteko semea kalean lotuta uzten zuen, bera lanera joaten zen bitartean, Pekinen. Taxista bezala egiten du lan, lizentziarik ez duen arren. Azaldu duenez, joan den hilabetean lau urteko alaba desagertu zitzaion eta orain ez du nahi semearekin gauza bera gertatzerik nahi.

Chen Cuanliuk Fangshan lurraldeko Gobernuak eskainitako laguntza errefusatu du. Alabaina, onartu egin du semea gehiagotan ez lotzea, ''China Daily'' egunkariak dioenez.

"Nire emazteak buruko gaitza du eta ezin ditu gure seme-alabak zaindu eta nik atera behar dut aurrera familia", argudiatu du. "Nire alabaren argazkirik ere ez dut desagertuta dagoela dioen iragarkia jartzeko. Egoera honetan ezin dut beste seme bat galdu", azaldu du.

Chenek egunean 5 euro inguru irabazten ditu eta 10 metro karratuko gela batean bizi da. Haren auzokide batek adierazi duenez, diru asko eskaini diote bere seme-alabak adopzioan hartzeko, baina ez du onartu.