Ekonomia
Aurten onartuko dute
Lanean berdintasuna hobetzeko dekretu bat iragarri du Zabaletak
Erredakzioa
Dekretu horren bidez, gainera, familia eta lan-bizitza bateratzeko neurriak ere abiatuko dituzte.
Gemma Zabaleta Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak iragarri du bere Saila dekretu bat prestatzen ari dela lanean "berdintasuna hobetu" eta "familia eta lan-bizitza bateratu ahal izateko".
Berdintasun legeei buruzko jaurdunaldi batzuen inaugurazioan, enpresak gizartearen aldaketei azkar moldatzea espero duela esan du Zabaletak.
Dekretua aurten onartuko dute, baina oraindik ez dute zehaztu haren edukia. Hori bai, neurriak "Elkarrizketa Sozialaren Mahaiaren akordioen ondorio" izango direla ziurtatu du.
Zabaletak haurrak zaintzeko zerbitzuak dituzten lan zentroak defendatu ditu, eta etxeko lanak partekatzearen alde egin du, emakumezkoek gizonezkoek baino bi aldiz ordu gehiago eskaintzen baitizkiete etxeko lanei.
Sailburuaren datuen arabera, une honetan emakumezkoen %57 daude lanean, hau da, 2000 urtean baino lau puntu handiagoa da portzentajea. Dena dela, gehienek soldata txikiagoa eta lan baldintza txarragoak dituzte gizonekin alderatuta.