Itxi

Ekonomia

Europar Batasunaren erabakia

Salgado: "Ez da zuhurra izan Espainia eta Grezia alderatzea"

Erredakzioa

Ministroaren ustez, Almuniak ez du zuhur jokatu herrialde bien egoera "zerikusirik ez" duelako. Izan ere, Espainiako Gobernua krisiari aurre egiteko aspaldi dabil lanean.

Elena Salgado Ekonomia eta Ogasun ministroaren hitzetan, Joaquin Almunia Europako Ekonomia komisarioa ez du "zuhur jokatu" Espainiaren egoera Greziakoarekin alderatzekoan, herrialde biek "zerikusirik ez" dutelako.

Europar Batasunak Greziako ekonomia kontrolatzea atzo adostu eta gero, Almuniak, Grezia, Portugal, Espainia eta euroguneko "beste herrialde" batzuek "lehiakortasun galera etengabeak" eta defizit publiko altua bezalako egitura arazoak dituztela adierazi zuen.

Coperi eskainitako elkarrizketan, "Zor publikoari zein sendotasun ekonomikoari dagokionez, Espainiaren egoera Greziaren antzekoa" ez dela argitu du Salgadok, Espainiako Gobernua krisiari aurre egiteko lanean aspaldi dabilelako.

Atzo Europar Batasunak erabakitakoari dagokionez, Greziako gobernuak egiten dituen estatistikekin "arazo" bat egon dela azpimarratu du, izan ere, horiek ez zuten errealitatea islatzen. Espainian, aldiz, ez da horrelakorik gertatzen "gure datuak islatzen" dira eta.