Itxi

Politika

Omenaldia

Guardia Zibilaren Urrezko Gurutzea, Eduardo Puellesentzat

Erredakzioa

Paqui Hernandez Puellesen alargunak Urrezko Gurutzea jasotzean bere senarrak domina hau eta beste asko merezi zituela adierazi du.

Francisco Javier Velazquez Poliziaren eta Guardia Zibilaren Zuzendari Nagusiak Urrezko Gurutzea eman dio Eduardo Puellesen senideei. Hil osteko domina honek Guardia Zibilean egindako merituak aitortzea du helburu.

Puelles iaz hil zen Arrigorriagan, ekainaren 19an, ETAren atentatu baten ondorioz.

Institutu armatuak agiri baten bidez adierazi duenez, kondekorazio honen helburua Puellesen lana, leialtasuna eta esfortzua aitortzea da.

Zuzendari Nagusiaren hitzetan, Puellesek 1982an Guardia Zibilean sartu zenetik bere arrastoa utzi zuen lan egin zuen esparru guztietan, lanpostu guztietan eta Eduardorekin lan egin zuten pertsona guztiengan.

"Domina hau eta beste asko merezi zituen"

Omenaldian Paqui Hernandez, Puellesen alarguna, bere bi semeekin eta beste senideekin egon da. Urrezko Gurutzea jasotzean bere senarrak domina hau eta beste asko merezi zituela adierazi du.

Puellesen alargunak Guardia Zibilak Urrezko Gurutzearen bidez bere senarraren "lana aitortzea" eskertu du.