Ekonomia
Ekonomia suspertzeko
Europako Banku Zentralak % 1ean utzi du interes-tasa
Erredakzioa
Maila horretan dago iazko maiatzetik, Ekonomiak atzeraldirik jasan ez dezan eta Depresio Handitik izan den krisi ekonomiko larrienari aurre egiteko.
Europako erakundeak Frankfurten jakitera eman duenez, kreditu-erraztasun marjinala (bankuei dirua maileguan emateko erabiltzen dena) ere bere horretan utzi du, % 1,75ean. Halaber, EBZk azken hilabete hauetan izandako maila berean utzi du gordailu-erraztasuna (diruaren balioa ezartzen duena); % 0,25ean, hain zuzen ere.
EBZk % 1ean utzi du interes-tasa nagusia iazko maiatzetik, atzeraldi ekonomikoari aurre egiteko eta Depresio Handitik izan den finantza-krisi larrienari aurre egiteko.