Itxi

Gizartea

Toki erromantikoen gida

Donostiako leku erromantikoenak

Erredakzioa

Herritarrek euren ustez Donostiako "leku edo eremu erromantikoenen" argazkiak bidaliko dituzte eta irudi horiekin hiriburuko leku erromantikoen gida osatuko dute.

Donostia Turismoak argazki-lehiaketa bat martxan jarri du eta biltzen diren irudiekin on line bidezko Donostiako leku erromantikoenen gida egingo dute.

Enrique Ramos Donostiako Turismo zinegotziak eta Manu Narvaez Donostia Turismoko gerenteak otsailaren 14ean San Balentin eguna dela eta martxan jarriko diren bi ekimen aurkeztu dituzte.

Batetik, gaurtik aurrera eta otsailaren 13ra arte herritarrek sansebastianmasqueunmarcoincomparable webgunera bidali ahal izango dituzte euren ustez inguru erromantikoak diren lekuen argazkiak. Biltzen diren irudi horiekin hiriburuko leku erromantikoen gida egingo dute.

Argazkiak webgune horretan argitaratuzko dituzte eta argazki irabazlearen egileak talasoterapia zirkuito bat egiteko tiketa eta La Perla afari bat irabaziko du.

Horretaz gain, laugarren urtez, Donostia Turismoaren bazkide diren 22 denda eta hoteletan deskontuak eskainiko dira.