Itxi

Mundua

Ipar Irlandarekin

Akordioa lortzeko "oinarriak" badaudela esan du Sinn Feinek

Erredakzioa

Erresuma Batuko eta Irlandako Gobernuek hamar egun eman dituzte hitzarmen hau lortzeko. Sinn Fein-en esanetan, akordioa lortzeko "borradorea" mahai gainean daukate aldeek.

Sinn Fein-en ustez Ipar Irlandako Gobernuarekin akordioa lortzeko "oinarriak" lortu dira azken egun hauetan. Barne Arazoetako eta Justiziako eskumenak Ipar Irlandari emateko aurrera pausuak eman direla baieztatu du Sinn Feinek.

Erresuma Batuko eta Irlandako Gobernuek hamar egun eman dituzte hitzarmen hau lortzeko. Sinn Fein-en esanetan, akordioa lortzeko "borradorea" mahai gainean daukate aldeek, horrela Londresek Belfasti eskumen transferentzia hori egiteko. Bake prozesuaren azken puntuetako bat da hau.