Baskonia
Van Dijk medikuak
Caja Laboral: Spliiter bi asterako baja izango dela ziurtatu dute
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Holandan erresonantzia egin diote eta 14 egun jokatu gabe pasako ditu Baskoniako jokalariak.
Tiago Slitter bi asterako baja izango da. Hala ziurtatu du Van Dijk mediku ospetsuak Holanadan Caja Laboral Baskoniako jokalariari erresonantzia egin ondoren.
Splitterrek tratamendu kontserbadorea eramango du orkatila ondo sendatu dadin. Bi asterako baja izango da eta Xacobeoren eta Power Electronics Valentziaren aurkako ACBko partidak galduko ditu.
Dena ondo badoa, otsailaren 19an hasiko den Errege Kopa jokatzeko prest egongo dela dirudi.