Gizartea
Lur-jausien ostean
Jaurlaritzak hiru etxe utzi dizkie Eskoriatzako kaltedunei
Erredakzioa
Etxebizitza Sailak hiru etxebizitza laga dizkio Eskoriatzako Udalari, joan den urtarrilaren 31n izandako lur-jausiek kaltetutako pertsonak beharrezkoa den denboran birkokatu ahal izan ditzan.
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak hiru etxebizitza laga dizkio Eskoriatzako Udalari aldi baterako, Udalak joan den urtarrilaren 31n izandako euri bortitzen ondoriozko lur-jausiek kaltetutako pertsonak beharrezkoa den denboran birkokatu ahal izan ditzan.
Etxebizitza Saila erregimen bereziko babes ofizialeko hiru etxebizitza horien jabea da. Gaur egun, hainbat zirkunstantzia direla eta, hutsik daude etxebizitza horiek.
Iñaki Arriola Etxebizitzako sailburuak erantzun hori eman dio Eskoriatzako alkateak otsailaren 2an egindako eskaerari.