Mundua
Iruzkina
Bada garaia Ipar Irlandan
Jesus Torquemada
DUPek eta Sinn Feinek osatutako gobernu koalizioak ezin du aurrera jarraitu, Barne eta Justizia sailen eskumenak adostu arte.
Betetzear dira 12 urte Ostiral Santuko akordioa sinatu zela. Bakea eta autonomia ekarri zizkion&' || 'nbsp; Ipar Irlandari, baina, prozesu hura, oraindik bukatu gabe dago. Hain zuzen ere, transferentzia garrantzitsuena, Barne eta Justizia saila, poliziarena barne adostu gabe dago. Eta ez Londresek eman nahi ez duelako, baizik eta Ipar Irlandako alderdiak ez direlako ados jartzen.
Hasiera baten, Sinn Fein errepublikarra zen trabak jartzen zituena. Ipar Irlandako katolikoek beti uste izan dute, Ulsterreko Polizia euren kontrako tresna errepresiboa zela. Hamar polizitik bederatzi ziren protestanteak. Izenez aldatzea erabaki zuten, Ulsterreko errege poliziaren ordez, orain Ipar Irlandarako Polizia zerbitzua deitzen da. Gainera, katolikoei polizi izateko bidea erraztea erabaki zuten. Ondorioz, protestanteen baitan sortu ziren errezeloak. Alderdi Unionista Demokratikoak, DUP alderdiak, ez du hitzarmena berretsi nahi, baina jada ez dago atzera bueltarik.
Dagoen bezala sinatzen da akordioa ala hauteskundeak aurreratu behar dira. DUPek eta Sinn Feinek osatutako gobernu koalizioak ezin du aurrera jarraitu, Barne eta Justizia sailen eskumenak martxan jarri arte.
Nahiko harrigarria izan da hain aurkako alderdiek Gobernua partekatzeko gai izatea, baina hamabi urteren ostean, bake itunean adostutakoak bete ez izana, denbora gehiegi da.