Itxi

Ekonomia

Ezustekoari buelta ematen

Ibexak % 2,36 behera egin du, aldaketak ezaugarri dituen saioan

Erredakzioa

Atzo Espainiako burtsak jasan zuen porrot handiaren ostean, inbertitzaileen beldurra airean dago. Abengoa (% -7,82) eta OHL ( % -7,63) enpresek jasan dituzte beherakada handienak.

Atzo burtsa espainiarreko indize nagusiak, Ibex 35ak, hamalau hilabeteko jaitsiera handiena (-5,94%) jasan eta gero, bere jaitsiera % 2,36ra moteldu du.

Ibex 35 ez da 10.000 puntura heldu eta 9.999,8 puntu lortu ditu. Une batez gainditu du maila hori, aldaketak ezaugarri izan dituen saioan.

Balore bat berak ere ez du emaitza positiborik lortu eta Abengoak (% -7,82) jasan du jaitsiera handiena. Zerrendaren hurrengo lekuak honakoei dagokie: OHL (% -7,63), Sacyr Vallehermoso (% -5,50), Telecinco (% -5,14), Repsol YPF (% -3,31) eta Telefónica (% -1,63).

Finantza sektoreari dagokionez, Banco Popular (% -3,71) izan da zigortuena eta jarraian, Banesto (% -2,59), Bankinter (% -2,53), Banco Santander (% -1,63) eta Banco Sabadell (% -1,45).

Burtsa europarrek ere behera egin dute, hain zuzen, Parisekoa % 2,44 jaitsi da eta Franfurtekoa % 0,9

Burtsako saioaren informazio guztia ezagutu ezazu.