Itxi

Gizartea

Auzitegi Nazionala

Estatuak ez du kalte-ordainik emango Forum eta Afinsa kasuengatik

Erredakzioa

200.000 pertsona baino gehiagori eragiten dien 570 helegiteetako lehenengoetan, behintzat, hala erabaki dute epaileek.

Auzitegi Nazionaleko administrazioarekiko auzien prozesuko aretoak errefusatu egin du Estatuak duen ardura Forum Filatelicoren eta Afinsaren kasuek kaltetutakoengan.

Gaur argitaratutako zenbait ebazpenetan, Auzitegi Nazionalak erabaki du elkarte horien jarduera finantza agintarien ikuskaritzatik kanpo dagoela.

200.000 pertsona baino gehiagori eragiten dien 570 helegiteetako lehenengoetan, behintzat, hala erabaki dute epaileek, eta gainerakoei ezarriko zaien erabakia aurreikusten du.