Itxi

Politika

Auzitegi Konstituzionala

Ermua Foroak elkarrizketa politikoaren ebazpenaren kontra joko du

Erredakzioa

Patxi Lopezen, Juan Jose Ibarretxeren, Rodolfo Aresen eta Batasuneko bost kideren kontrako epaiketan herri-akusazio papera jokatu zuen eta orain Gorenak emandako artxiboari helegitea jarriko dio.

Ermua Foroak iragarri duenez, Auzitegi Konstituzionalera joko du Gorenak ''Ibarretxe auzia'' moduan ezagun egin denaren artxiboari helegitea jartzeko.

Ermua Foroak, Dignidad y Justiciarekin batera, herri-akusazio papera jokatu zuen Patxi Lopez lehendakariaren, Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohiaren, Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuaren eta Batasuneko bost kideren aurkako epaiketan. 2006an, ETAk su-etena eman zuenean, Batasunarekin biltzeagatik ireki zuten prozesua.

Iragan astelehenean argitaratutako ebazpenean, Gorenak auzia artxibatzea erabaki zuen demokratikoki aukeratutako Gobernu batek irekitako elkarrizketa prozesuak ezin direlako kriminalizatu.

Ermuko Foroa "harrituta" agertu da ebazpenarengatik eta "Espainiako Justiziaren egoerak eta kalitateak asko kezkatzen" duela esan du.

Gainera, ebazpenaren oinarriekin, eta "adierazpen jakin batzuekin eta tonuarekin" batez ere, bat egiten ez badute ere, ebazpena "onartu" dute. Hala ere, helegitea aurkeztuko dute Auzitegi Konstituzionalean.