Ekonomia
Analisia
Wall Streeteko indizeek jaitsiera handiak izan dituzte
Norbolsa
Jaitsiera langabezia-laguntzen eskaeren portaera txarrarengatik eta Europako herrialde periferikoen zor publikoari buruzko ziurgabetasunarengatik jazo da.
Wall Streetek jaitsiera handiekin bukatu du eguna, gainerako merkatu orokorrek bezala, langabezia-laguntzen eskaeren portaera txarrarengatik eta Europako herrialde periferikoen zor publikoari buruzko ziurgabetasunarengatik.
Indize nagusiek azken bederatzi hiletako portaerarik txarrena izan dute. Dow Jones %2,6 jaitsi da eta 10.000 puntuko maila psikologikoa galdu dute. Bestalde, S&' || 'amp;P500 %3,1 baino gehiago jaitsi da. Nasdaq %3 jaitsi da.
Emaitzei dagokienez, Ciscok %0,4ko igoerarekin bukatu du eguna, bezperan, aurreikuspenak gainditu dituzten diru-sarreren hazkunde-aurreikuspenak eta emaitzak jakinarazita. Halaber, Visa, egunaren zati handi batean positibo mantendu dena, %0,4 jaitsi da, hiruhileko zenbaki sendoak jakinarazita. Bestalde, Mastercard homologoa %10 jaitsi da, hiruhilekoaren zifra txarrengatik.
Arlo positiboan, banaketa-sektorearen barruan, Abercrombie&' || 'amp;Fitch eta de Gapen %4 eta %2,4ko igoerak aipatu behar ditugu, adituen aurreikuspenak gainditu dituzten salmenten igoerarengatik. Era berean, Macy¿s %2,6 igo da, urterako balioespenak gorantz berrikusita.
Sektore mailan, nabarmendu behar dira banku-sektorea eta oinarrizko industria portaera txarrarengatik. Horrela, esaterako finantza-arloko S&' || 'amp;P indizea %4 baino gehiago jaitsi da, AEBko banku nagusiek izandako %4 baino handiagoko jaitsierengatik.
* Norbolsaren informazioa