Itxi

Gizartea

Europako Emakumeen Mintegia

EBko emakumezko ministroak Europan lortutakoa ikertu dute

Erredakzioa

Duela 15 urte, Beijingen egin zen emakumearen konferentziatik Europan lortutakoa aztertu dute eta datozen urteetarako helburuak ezarri dituzte Cadizen ospatu duten bileran.

Europar Batasuneko 27 estatutako emakumezko ministroak eta goi ordezkariak izan dira Cadizen ospatu den Europako emakumeen mintegi garrantzitsu baten. Bileran, Nazio Batuetako eta Europako beste hainbat kargudun eta emakume taldeen ordezkariak ere izan dira.

Duela 15 urte, Beijingen egin zen emakumearen konferentziatik Europan lortutakoa aztertu dute eta datozen urteetarako helburuak ezarri dituzte.

Besteak beste, unibertsatean hamar lizentziadunetatik sei emakumeak badira ere, gizonek gehiago kobratzen dutela, ia % 20 gehiago, adierazi dute. Gainera enpresa nagusietan, 100 enpresatatik hirutan bakarrik emakumea zuzendaria dela
azpimarratu dute.

Desberdintasun hori ezabatzeko lan egin dezatela eta indarkeria matxistaren kontra jokatzea eskatu diete gobernuei. Bestalde, hurrengo konferentzia herri musulman batean egitea eskatu dute Cadizen bildutakoak.