Itxi

Artea

Larunbat honetatik

Nazioarteko dantza ikuskizunak ekarriko ditu Dantzaldia jaialdiak

Tais San Jose

Bilboko Dantza Jaialdiaren 11. edizioa abian da. Lehenengo aldiz, ZINEBIri esker, dantzarekin erlazionatutako laburmetraiak proiektatuko dituzte. Datorren martxoaren 12an izango da azken ikuskizuna.

Larunbat honetan hasi da jada Bilboko Dantzaldia Jaialdiaren 11. edizioa. Irekiera ekitaldia Mal Pelo dantza konpainia katalanaren eskutik etorriko zaigu. Talde honek Dantza Sari Nazionala eskuratu zuen 2009. urtean.

Larunbat arratsaldean ikasgai magistral bat eskainiko du konpainiak. Koreografoek haien teknikak irakatsiko diete bertara hurbiltzen diren ikasleei eta profesionalei. Antolatzaileen hitzetan, tailer hauek "profesionalen topagune bihurtuko dira". Honekin batera, Mal Pelo konpainia katalanak "He visto caballos" ikuskizuna taularatuko du igande honetan Euskalduna Jauregian.

La Fundición Aretoak antolatuta, aurtengo edizioak dantzarekin harreman zuzena duten laburmetraiak proiektatuko ditu, ZINEBIk sustatuta. Euskal dantza ere, bestalde, presente izango dugu jaialdian: Errenteriakoa den KUKAI Dantza Konpainiak hartuko du parte.

La Fundición Aretoko egoitzan, Euskalduna Jauregian eta berritutako Campos Antzokian, besteak beste, izango dira emanaldiak. Bost urtez berritzen eman ondoren, Dantzaldia izango da Campos Antzokiak jasoko duen lehenengo ekitaldi kulturala.

Sarrerak salgai daude jada eta BBK-ko kutxazainen bitartez, 944 310 310 telefonoan, eta General Ticketsen webgunean eros daitezke. Baita eskuratu daitezke ikuskizunaren egunean bertan txarteldegian.

Egitaraua

- Larunbata, otsailak 6: Dantzaldia 2010eko irekiera ekitaldia: Masterclass eta hurbilketa koreografikorako tailerrak, Mal Pelo eta Käfig konpainiaren eskutik

- Igandea, otsailak 7: "He visto caballos", Mal Pelo (Girona) konpainiarena, Euskalduna Jauregian

- Larunbata, otsailak 13: "Sunset on Mars", German Jaureguikoa (Bilbo-Bruselas), La Fundicionen egoitzan

- Larunbata, otsailak 20: "Correría" - "Agwa", Käfig konpainiarena (Lyon), Euskalduna Jauregian

- Asteazkena, martxoak 10: "La danza y sus imagenes en el cortometraje contemporáneo", ZINEBIk lagunduta

- Osteguna, martxoak 11: "Mem-brain strata1", Maria Donata D´Ursorena (Paris), Bilboko Guggenheim Museoan

- Ostirala, martxoak 12: "(Sok)2", KUKAI Dantza Konpainiarena (Errenteria), Campos Antzokian