Itxi

Ekonomia

Lan-erreforma

Lan erreformaren akoridoa "bizpahiru hilabetetan" hel daiteke

Erredakzioa

Horretaz gain, Gobernuak proposatutako lan erreformaren aurrean sindikatuek eta enpresariek erakutsitako "ardura eta seriotasuna" adierazi du Lan ministroak.

Celestino Corbacho Lan eta Inmigrazio ministroak adierazi duenez, Gobernuak proposatutako lan-erreformaren oinarrizko gaiak zehazteko paktua "bi edo hiru bilabetetan" hel daiteke.

Gobernuak proposatutako lan erreformaren aurrean sindikatuek eta enpresariek erakutsitako "ardura eta seriotasuna" adierazi du Lan ministroak. Horretaz gain, guztien artean "akordio on bat" lortuko delako konfidantza duela esan du.

Ministroak PSCk antolatutako hitzaldi batean egin ditu adierazpen hauek, presidentea eta CCOO eta UGTko idazkari orokorrekin eta CEOE eta CEPYME patroien presidenteekin izandako bileraren ostean.

"Aste honetan hasiko gara lanean. Eta gogor lan egingo dugu", adierazi du Lan ministroak. Lortzen diren "aurrerapenen" berri emango dela esan du Gorbachok, baina ministerioa, abisuei baino, akordioari adi egongo dela jakinarazi du.

Eztabaidatzeko atzo gizarte agenteek erakutsitako "aldez aurretiko jarrera ona" eta "izpiritu positiboa" azpimarratu du Corbachok, nahiz eta gauza askotan ados ez egon.

"Aldez aurretiko jarrera ona"

Bestalde, Candido Mendez UGTko idazkari orokorrak esandakoaren arabera, bere sindikatua "prozesuan akordioa lortzearen" alde dago "lana sortu eta hobetzeko aldaketak" egoteko xedez.

Horretaz gain, atzo patroiarekin eta Gobernuarekin izandako bilera "positiboa" izan zela esan du Mendezek.