Ekonomia
Zientzia eta Berrikuntza
Garmendia: "Ikerkuntzarako aurrekontuak ez du murrizketarik izan"
Erredakzioa
Bihar Donostian EBko Industria eta Ikerketa ministroek egingo duten goi bileraren buru izango da Zientzia eta Berrikuntza ministroak.
Cristina Garmendia Zientzia eta Berrikuntza ministroak adierazi duenez, bere Ministerioa oinarrizkoa da krisiak eragindako arazoei aurre egiteko.
"Europako zientziak erronka handiekin duen konpromezua" herritarrei komunikatzearen alde agertu da Garmendia. Erronka horien artean krisis ekonomikoa, energia berriztagarriak, aldaketa klimatikoa, osasuna edo zahartzea daude, besteak beste.
Ikerkuntzarako zuzendutako aurrekontua "murrizketarik gabe" atera dela defendatu du ministroak eta krisia izan arren, proiektu guztien eta zientziako azpiegitura guztien finantziazioa mantendu dela esan du Garmendiak.
Dena den, "Ministerioa eta ikerketa erakunde publikoen artean doikuntzak" egon direla onartu du ministroak, nahiz eta espainiar ikerketa sistema orokorrean eraginik ez duen izango.
Europako goi bilera Donostian
Bihar Donostian EBko Industria eta Ikerketa ministroek egingo duten goi bileraren buru izango da Zientzia eta Berrikuntza ministroak.
Radio Euskadin egindako adierazpenen arabera, astelehenean "Donostiako Hitzarmena" sinatuko dela jakinarazi du Garmendiak, errekuperazio ekonomikoaren alde eta pobreziaren kontra borrokatzea helburua izango duena.
I+G+Bren aldarrikapena
Ekonomia suspertzeko eta garapena bultzatzeko ikerketak, garapenak eta berrikuntzak (I+G+B) duten garrantzia aldarrikatuko dute Europar Batasuneko agintariek.
Industria, Zientzia eta Berrikuntza ministroak bilduko dira, eta "Donostiako Adierazpena" izango dena onartzea dute helburu.
Adierazpen horretan zientziak krisiaren ostean izango duen garrantzia azpimarratuko dute, eta "zientziaren industriak" lanpostuen sorreran egin dezakeen ekarpena.
Industria ministroen bilerak, berriz, ibilgailu elektrikoak izango ditu gai nagusi, eta bertan parte hartuko dute alor horretako ekoizle eta erakunde nagusiek.