Itxi

Politika

Polizia-operazioa

ETAk oliobide eta aireportuen aurka egiteko agindu zien atxilotuei

Erredakzioa

Iturri judizialen arabera, bederatzi atxilotuetatik bik "Kresada komanda" sortu zuten 2005ean, Aitzol Iriondo militar ataleko ustezko buruzagi ohiak aginduta.

Aitzol Iriondo ETAren atal militarreko ustezko buruzagi ohiak, Garikoitz Aspiazu "Txeroki" ustezko buruzagiaren oinordekoak, Ertzaintzak azkeneko polizia-operazioan atxilotutakoei agindu zien oliobide eta aireportuen kontra atentatuak egiteko.

Iturri judizialek zabaldutako informazioaren arabera, bederatzi atxilotuetatik bik (Asier Badiola eta Igor Martin) "Kresada komanda" sortu zuten 2005ean, Aitzol Etxaburu militar ataleko ustezko buruzagi ohiarekin batera (2009ko abuztuan atxilotua, ETAren atal militarraren arduradunetako bat delakoan).

Taldearen hiru kideek Frantziara joan ziren eta bertan Iriondok, -2008ko abenduan atxilotua- formakuntza ikastaro bat eman zien, ustez, eta hainbat helburu ezarri zien; besteak beste, oliobide eta aireportuen kontra atentatuak egitea, eta enpresaburuak "beldurtzea".