Ekonomia
Europear Goi-Bilera
Zientziak Europan duen papera, aztergai Donostiako Goi-Bileran
Redacción
Bileraren helburua Europa sendoa osatzean berrikuntzak eta ikerkuntzak duten erabilera aztertzea da. Segurtasun neurri indartsuak ezarriko dira Gipuzkoako hiriburuan.
Lehiakortasunaren Ministroen Europako Batzordeak Donostian egingo du Zientzia eta Berrikuntzako ministroen Goi-Bilera.
Gaurtik eta asteartera arte, Europa sendoa osatzean berrikuntzak eta ikerkuntzak duten erabilera aztertzea, Europako ikerkuntza espazioa sortzea eta zientzilariak mugikortasuna erraztea izango dira helburu.
Goi-Bilera honi hasiera emateko, Tabakalera-Kultura Garaikideko zentroan "Siliziozko ametsak: Artea, Zientzia eta Teknologia" izeneko erakusketa ikusgai egongo da. Bertan artea, zientzia eta teknologia berrien arteko harremana erakusten duten nazioarteko hamar artistek egindako lanak ikusi ahal izango dira.
"Garrantzitsuena orain Europak zientziarekin duen aukera da", esan du Garmendiak. Bere ustez zientzia eta berrikuntza elementu gakoak dira europar proiektua aurrera eramateko. Horretarako, "gai zehatzetan aurrerapausoak emateko beharra" azpimarratu du Garmendia ministroak.
Goi-Bilerako azken eguna Miramar Jauregian egingo den afariarekin amaituko da, non europar ordezkariek Patxi Lopez lehendakariaren agurra jasoko duten.
Astelehen eta asteartean zientzia eta industria ministroen lan saioak indartuko dira. Gainera, hiru egun hauetan segurtasun-neurriak indartu egingo dira.
Lehenengo protesta
Jada, Goi-Bilera honen aurrean lehenengo protesta deitu da. Aralar, EA edo Alternatiba alderdiek eta ELA, LAB eta CCOO sindikatuen eta erakunde independiente eta kapitalisten kontrako erakundeen babesa izango du protesta eta eguerdian izango da Donostiako Boulevardean.