Ekonomia
Lan-erreforma
Pentsioen inguruan "nahastea" egon dela aitortu du Chavesek
Erredakzioa
Bestalde, Gerardo Diaz Ferran CEOEko presidentearen ustez sindikatuen negoziazio kolektiboaren inguruko akordioa "astelehen honetan bertan" hel liteke.
Manuel Chaves Lurralde Politikarako ministroak adierazi duenez, pentsioen eta erretiratze adina atzeratzearen inguruan "sortu den nahastea aitortu behar da, eta izan daiteke erruaren zati bat gurea izatea". Dena den, bere ustez nahastea jada argituta dago.
Horretaz gain, CCOO sindikatuak aurrikusi dituen mobilizazioen inguruan duen jarrera "berriro pentsatuko" duela espero du.
Ministroak azaldu duenez, Gobernuak proposamen bat egin du baina horrek ez du esan nahi "zerbait itxia denik, baizik eta sindikatuek eta alderdiek egiten dituzten proposamenetara zabalik dago".
"Espainiako herritarrek duten gauza garrantzitsuenetako bat, hau da, pentsioen sistema publikoa, defendatzeko proposamena da", esan du Chavesek.
Horretaz gain, Chavesek esandakoaren arabera, badaki gaur egun pentsio sistema "sendoa" dela.
CCOOren jarrera
Bestalde, Chavesentzat ez da ez normaltzat hartu behar Gobernua eta sindikatuak ados ez egotea.
Toledoko Paktuaren negoziazioak aurrera egin ahala CCOO sindikatuak bere jarrera berriz pentsatzea espero du Chavesek.
CEOEk paktuarengan sinesten du
Bestalde, Gerardo Diaz Ferran CEOEko presidentearen ustez sindikatuen negoziazio kolektiboaren inguruko akordioa "astelehen honetan bertan" hel daiteke.
Diaz Ferranezek esandakoaren arabera, patronalaren Batzorde Exekutiboa bihar bilduko da Gobernuak lan-erreformaren inguruan proposatzen duena aztertzeko.