Mundua
Energia nuklearra
Uranioa aberasten hastea agindu du Ahmadineyadek
Erredakzioa
AEB, Israel, Alemania eta Ingalaterraren ustez, klandestinoa eta gerra helburuak dituen proiektu bat ezkutatzea da Iranen xedea.
Mahmud Ahmadineyad Iraneko presidenteak adierazi duenez, Energia Atomikoaren Erakunde irandarra uranioa aberasten hasiko da bere agindu bat jarraituz.
"Zuek hasi uranioa % 20an aberasten, guk lehengai nuklearrak elkartrukatzeko negoziazioekin jarraitzen dugun bitartean", esan dio Iraneko presidenteak Ali Akbar Salehi Energia Atomikoaren Erakundearen presidenteari.
Energia nuklearraren inguruko eztabaida argitzeko Iranek Mendebaldeari emandako bi hilabeteko epea gogorarazi du Ahamdineyadek eta bere herrialdea "negoziatzeko" prest dagoela esan du.
Horretaz gain, irandar zientzilariek uranioa laser bidez lantzeko teknika bat asmatu dutela jakinarazi du.
Iraneko presidentearen adierazpenek berriro zabaldu dute programa nuklearraren harira Iranek nazioarteko komunitatearekin duen eztabaida.
AEB, Israel, Alemania eta Ingalaterraren ustez, klandestinoa eta gerra helburuak dituen proiektu bat ezkutatzea da Iranen xedea.