Itxi

Mundua

Botoen % 87 zenbatuta

Yanukovich oposizioko buruak irabazi ditu hauteskundeak Ukrainan

Erredakzioa

Timoshenkok bere aurkariaren garaipena onartzeari uko egin dio hauteskundeen bigarren itzulian. Lehen ministroaren kanpainako taldeak bere ordezkari baten hilketa salatu du.

Victor Yanukovich oposizioko buruzagiak Yulia Timoshenko lehen ministroa garaitu du Ukrainako presidentziarako hauteskundeen bigarren biran, botoen % 87,31 zenbatuta.

Yanukovich Erregioen Alderdiko hautagiak botoen % 48,54 lortu du; Timoshenkok, aldiz, % 45,80.

Timoshenkok bere aurkariaren garaipena onartzeari uko egin dio. "Oraindik goiz da ondorioak ateratzeko", adierazi du prentsaurreko batean.

Lehen ministroaren kanpaina taldeak bere ordezkari baten hilketa salatu du, hauteskundeetan irregulartasunez gain.

Hauteskundeetako agintarien arabera, bihotzeko baten ondorioz hil egin da, baina Timoshenkoren kabinetak dionenez, eraso baten ondorioz hil egin da, botoak zituen kutxa bat babesten zuen bitartean.