Itxi

Ekonomia

Britainia Handia

Salgadok Espainiaren ekonomiaren egoera defendatuko du Londresen

Erredakzioa

Gobernuko bigarren presidenteordeak eta Jose Manuel Campa Ekonomia Estatu-idazkariak kapital britainiarra bisitatuko dute finantza merkatuei segurtasuna emateko.

Elena Salgado Espainiako Gobernuko bigarren presidenteordea eta Jose Manuel Campa Ekonomia Estatu-idazkaria Londresera abiatu dira Financial Times-eko zuzendariekin biltzeko.

Espainiako ekonomiaren ordezkarien helburua finantza merkatuei Espainiaren ekonomiaren egoeraren inguruan segurtasuna ematea eta kezka gutxitzea da.

Prentsa britainiarrak Espainiako ekonomiak dituen arazoen berri eman ostean erabaki dute bidaia hori egitea.

Financial Times-eko zuzendariek Greziako ekonomiarekin parekatu dute Espainiaren egoera. Europako Komisioak prozedura bat ireki dio Greziari gehiegizko defizitagatik, BPG % 12,7an jarri ostean, 2009. urtean.