Albisteak

Martxoaren 15ean

Deloreanek 9 kantu berri dakartza 'Subiza' lanean

Garazi Urdanpilleta

Talde zarauztarrak kaleratuko duen LParen abesti zerrendaren berri eman du. Kantu horien birnahasketekin singleak kaleratzeko asmoa ere adierazi du talde zarauztarrak.

Deloreanen disko berriaren argitalpen egunerako atzerako kontaketa hasi da. Martxoaren 15ean argitaratuko du talde zarauztarrak Subiza lana. Diskoa John Talaboten laguntzaz grabatu zuten diskoaren izen bereko Nafarroako herrian eta Yeah Yeah Yeahs eta TV On The Radio taldeetako ingeniari Chris Coadyk egin dizkie nahasketak New Yorken.

LPa argitaratzeaz gain, singleak ere kaleratu nahi dituzte Delorean taldeko mutilek kantu berriei Tanlinesek eta Tiedeyek egindako birnahasketekin.

Hauxe da Subiza lanaren kantu zerrenda:

1 "Stay Close"
2 "Real Love"
3 "Endless Sunset"
4 "Grow"
5 "Simple Graces"
6 "Infinite Desert"
7 "Come Wander"
8 "Warmer Places"
9 "It''s All Ours"