Albisteak
Tendentziak
Kolore beltzak aginduko du 2011n
Luzia Zugadi
2010eko zein 2011ko tendentziek muturretara joko dute. Estilo dotoreak zahar itxura duten arropekin nahastuko dira.
Dagoeneko diseinatzaileak datorren urteko neguan eramango diren tendentziak aurkezten hasi dira eta badirudi, 2011n kolore beltzak aginduko duela ibiltokietan. Grisarekin nahastuta, nahiz beix eta marroi ukituekin ikusiko dira jantzi beltzak.
Antza denez, krisi garaietan moda berria estilo sentsualetan, emozionaletan eta abangoardistetan oinarritzen da. Modu horretan, 2010eko zein 2011ko tendentziek muturretara joko dute. Estilo dotoreak zahar itxura duten arropekin nahastuko dira eta, aipatu bezala, kolore beltza izango da denetan ikusiena.
Batez ere, gaueko jantzien bildumetan nagusituko da beltza. Gainera, larrua imitatzen duten galtza oso estuak eramango dira.