Euskadi Irratia
"Aperitifa"
Igor Zalakain, Euskadi Irratiko sukaldaria
L.U
eitb.com
Sukaldeak laborategi bihurtu nahi ditu Igor Zalakainek, horretarako irratiako megafonia erabilita.
Ez dugu esango saltsa guztietako perexila denik, beste sukaldari batekin nahastu dezakezuelako, baina gatza eta piperra badu, eta gazia eta gozoa izaten ere bai. Geza noizbehinka. Ez du zartagina kirtenetik heltzen, laborategian egiten duelako lan.
Aurreko mantalarik gabeko sukaldariak zer egiten du? Gu bezala ondo jan, eta nola duen aparteko paladarra gauza onak eta goxoak nola presta daitezkeen ikasi egiten du. Honek ere ez du jakinduria beretzako, honek ere jendea lanean jarrarazten du: errezetak ematen ditu, baina askotan ikerketa formulak izaten dira.
Sukaldeak laborategi bihurtu nahi ditu, horretarako irratiako megafonia erabilita. "Aperitifa" saioan esaten baititu bere sekretuak, formulak, errezetak, garraztasunak eta gozotasunak.