Replace this text with the error page you would like to serve to clients if your origin is offline.
Itxi

Ekonomia

Salaketa

CCOO: "Baliteke lan-istripuak ezkutatzeko iruzurrak egotea"

Erredakzioa

Zapateroren Gobernuak aurreikusitako "bonus"-aren abiatzeak, zenbait prebentzio-zerbitzuren eta mutuaren "iruzurrezko jardunbidea" areagotu dezakeela uste du sindikatuak.

CCOO sindikatuak gaur salatu duenez, Zapateroren Gobernuak aurreikusitako "bonus"-aren abiatzeak, baliteke lan-istripuak eta gaixotasun profesionalak ezkutatzeko iruzurrak areagotzea.

Bonus-ak enpresetako kalteen murrizketa sustatzen du eta lan ezbehar-tasa eta gaixotasun profesionalen kopurua zigortzen du.

Jesus Uzkudun eta Aizpea Goñi CCOOko Lan-osasun eta Ingurumen arduradunen arabera, baliteke zenbait prebentzio-zerbitzuren eta mutuaren lan-istripuak ezkutatzeko iruzurrak egotea.

Ildo horretan, zenbait enpresen jardunbidea salatu dute, besteak beste, lan-istripuren bat izan denean, 112 telefonora deitzea debekatzea, edo lan-istripuen ostean, "lan-istripuen partea saihesteko enpresa handietan eta multinazionaletan" ematen diren baimen prebentiboak (hauek, gainera, legez kontrakoak dira).

Jesus uzkudunek gogoratu duenez, Lan-Arriskuen Prebentzio Legearen 14. urteurrena bete da; ildo horretan, prebentzioan lan handia egin bada ere, "ez da nahikoa".

Urte guzti hauetan ia milioi eta erdi lan-istripu egon dira (931 hildakorekin), sindikatuaren arabera.