Teknologia
Segurtasuna sare sozialetan
Pribatutasuna babesteko 'urrezko 17 arau' argitaratu dituzte
Erredakzioa
Gailu mugikorren bidez sare sozialetara konektatzen diren erabiltzaileentzako aholkuak biltzen ditu katalogoak. Profila babesteko ezizenak erabiltzea gomendatzen dute.
Europako Sareen eta Informazioaren Segurtasun Agentziak pribatutasuna babesteko ''urrezko 17 arau'' dituen katalogoa argitaratu du. Era berean, Interneterako konexioa "edozein lekutan eta unetan seguruagoa" izatea bermatu nahi dute.
Gailu mugikorren bidez sare sozialetara konektatzea arriskutsua da. Europar Batasuneko menpeko Agentziaren txostenaren arabera, identitatea usurpatzeko edota erabiltzailearen irudia kaltetzeko arriskua dute.
Erabiltzailea arduratsua izatea eskatzen dute hainbat gomendioek, adibidez, "kontuzko informazioa" ez argitaratzea edo profilean argitaratzen dituzten irudiak eta bideoak berriz pentsatzea aholkatzen dute.
Horrez gain, laneko posta elektronikoa ez erabiltzea, ezagutzen ez diren profilen gonbidapenak ez onartzea eta profila babesteko ezizenak erabiltzea&' || 'nbsp; gomendatzen dute.
Halaber, behin Internet ibili eta gero, sare sozialaren saioa deskonektatzeko gomendioa luzatzen dute, baita profilaren segurtasun maila konfiguratzea eta sakelakoaren galera berehala jakinaraztea ere.
Ikerketaren arabera, 65 milioi erabiltzailetik gora gailu mugikorren bidez konektatzen dira Facebookera.