Itxi

Gizartea

Orreagan

Donejakue urtearen hasieran parte hartuko du lehendakariak gaur

Erredakzioa

Done Jakue 2010ren hasiera ekitaldia Orreagako Kolegiataren zelaigunean egingo dute eta Asturiaseko eta Vianako printzeak bertan izango dira.

Patxi Lopez lehendakariak, Done Jakue Bideko gainerako erkidegoetako presidenteekin batera, Donejakue 2010 Urtearen hasieran parte hartuko du gaur, Eusko Jaurlaritzako Presidentetzak jakitera eman duenez. Ekitaldian Asturiaseko eta Vianako printzeak izango dira.

Done Jakue 2010ren hasiera ekitaldia Orreagako Kolegiataren zelaigunean hasiko da 11:30ean.

11:55 aldera ekitaldia hasiko da Kolegiata barruan eta Francisco Perez Iruñeko artzapezpikuak hartuko du hitza ongietorria emateko. Ondoren, Euskadiko, Nafarroako, Galiziako, Asturiaseko, Kantabriako, Errioxako, Aragoiko eta Gaztela eta Leongo presidenteek emango dute hitzaldia. Angeles Gonzalez-Sinde Kultura ministroa eta Felipe printzea izango dira azkenak hitz egiten.

Horrez gain, Bideak zeharkatzen dituen Nafarroako udalerrietako alkateak bertan izango dira, eta baita Donejakueko zenbait elkarteetako ordezkaritzak ere. EAEtik, Lopez lehendakariarekin batera, Blanca Urgell Kultura sailburua joango da.

Jarraian, agintariek Antso VII. Indartsuaren mausoleoari bisita egingo diote. Asturiaseko printzeek lore sorta jarriko dute bertan.