Gizartea
Ezbeharra
Sei pertsona hil dira Sevillako zahar-etxe batean izandako sutean
Erredakzioa
Gainera, 10 zauritu egin dira, eta ospitaletara eraman dituzte. Sutea gauerdian hasi da, baina ez dago argi zer dela eta.
Sei pertsona hil dira eta beste 10 zauritu Sevillako zahar-etxe batean piztutako sutean. Oraingoz ez dago argi zerk eragin duen ezbeharra.
Larrialdi zerbitzuko bozeramaileak azaldu duenez, 23:55ean hainbat pertsonak suteaz ohartarazi zuten, eta suhiltzaileak, poliziak eta anbulantziak hara bertaratu ziren.
Zauritutakoak ospitaletara eraman behar izan dituzte. Horietako bi kea arnastuta toxikatu diren bi polizia dira, 112 zerbitzuko eledunak gaineratu duenez.