Teknologia
Internet Seguruaren Eguna
Euren bizitza sarean ez zabaltzeko aholkatu diete adingabeei
Erredakzioa
Sare sozialetan nork bere datuak ez ematea edo argazkiak igotzea gomendatzen die poliziak. Noizbait ezezagunen bat harremanetan jarri da adingabeen % 56arekin. Gurasoen gainbegiratzea funtsezkoa da.
Internet Seguruaren Egunaren karietara, Manuel Vazquez Polizia Nazionaleko Ikerketa eta Delitu Teknologikoen taldeko komisario buruak, euren benetako bizitzan egin ohi duten bezala Interneten euren bizitzaren ingurukoak lau haizetara ez zabaltzea gomendatu die adingabeei.
RNEri egindako adierazpenetan, gurasoek euren seme-alabei arauak ezartzea beharrezkoa dela azpimarratu du Vazquezek. Horrela, sare sozialetan zer egin behar ez duten jakingo dute, besteak beste, nork bere datuak eman edo argazkiak igo.
Zentzu honetan, adingabeek Internet eta sare sozialak zelan funtzionatzen duten "oso ondo" jakin badakitela esan du, baina eurentzako ona dena ala kaltegarria izan daitekeena mugatzeko heldu baten "bizi esperientzia" ez dutela uste du.
Kontsumitzailearen eta Erabiltzailearen Hezkuntza Institutu Nazioanalak egindako azterketako datuen arabera, noizbait ezezagunen bat harremanetan jarri da adingabeen % 56arekin eta horietako % 73a "jakinminagatik"erantzun die.
Halaber, haur pornografia edukitzea eta zabaltzea "ondorio oso larriak izan ditzakeen delitua" delaren inguruan gizartea kontzientzia garrantzitsutat jo du.