Ekonomia
Automobilgintza
Opelek 8.300 lanpostu murriztuko ditu Europako lantegietan
Erredakzioa
Nick Reilly konpainiako kontseilari delegatuak adierazi duenez, 900 lanpostu Figueruelaseko lantegitik kenduko dituzte, Zaragozan. Enpresaren helburua, produkzioa % 20 murriztea da.
Nick Reilly Opel/Vauxhalleko kontseilari delegatuak adierazi duenez, konpainiak % 20 jaitsiko du produkzioa Europan eta horretarako, 8.300 lanpostu murriztuko ditu.
8.300 lanpostu horietatik, 7.000 produkzio arlotik kenduko dituzte eta 1.300 administrazioaren arlotik. Sektore administratiboaren egituraren birmoldaketak ez du eraginik izango Espainiako lantegietan.
Lanpostu murrizketa handiena Alemanian izango da, bertan 3.900 pertsona kaltetuko dira.
Kontseilari delegatuak aurkeztutako berregituratze lan definitiboaren arabera, 900 lanpostu Figueruelaseko lantegitik murriztko dituzte, Zaragozan. Bi produkzio ildo jarraituko dituzte, eta Eisenacheko enpresa alemaniarrarekin Corsa modeloaren fabrikazioa partekatuko dute.
Opelen planak 11.000 euroko inbertsioa izango du 2014. urteraino, batez ere, gama berriztatzeko.
Marka alemanak 2012. urtean etekinak jasotzeko asmoa du, eta horretarako lantegien produkzio gaitasuna % 20an murriztuko du.