Gizartea
Pedofilia
26 pertsona atxilotuta haur pornografiaren aurkako operazio batean
Erredakzioa
Atxiloketetako bi Bizkaian egin dituzte. Operazioa orotara 18 probintziatan abiatu dute, eta 34 miaketa egin dituzte.
Espainiako Poliziak 26 pertsona atxilotu ditu 18 probintziatan (tartean Bizkaia) haur pornografiaren aurka abiatutako operazio batean. Operazioak lau hilabete iraun du, eta horretan tankera horretako milaka artxibo atzeman dituzte.
Poliziaren iturrien arabera, gainera, guztira 34 miaketa egin dituzte, horietako bi Bizkaian. Horietan 10 ordenagailu, 78 disko gogor eta haur pornografiako edukiak zituzten 673 CD eta DVD atzeman dituzte.
Maiatzean, herritar batek Interneten haur pornografia artxibo batzuk ikusi dituela salatu zuen Torrent herriko (Valentzia) komisarian, eta Polizia ikertzen hasi zen.
Agenteek artxibo horiek partekatzen ari ziren pertsona batzuk topatu zituzten, eta ondoren gainerako guztiak identifikatu ahal izan zituzten.