Ekonomia
Mercedes Vito elektrikoa
Mercedes-Benzek Gasteizen ekoiztuko du bere furgoneta elektrikoa
Erredakzioa
Mercedes Vito furgoneta elektrikoak ez du isuririk igorriko, 80 kilometro orduko abiadura mugatua izango du eta furgoneta konbentzionala bezala erabili ahal izango da.
Mercedes-Benz konpainia alemaniarrak (Daimler taldearen baitan dago) Gasteizen ekoitziko du Vito furgonetaren bertsio elektrikoa, enpresak gaur iragarri duenez. Aurten 100 ibilgailu produzituko dituzte.
Bigarren urratsa 2.000 ibilgailu sortzea izango da. Vito elektrikoaren muntaia Gasteizko produkzio-katean bertan egingo da, nahiz eta horretarako aurretik fabrikako makinak egokitu behar dituzten.
Horrez gain, konpainiak esan du EAEko Administrazioa asko laguntzen ari dela Mercedes-Benzek dituen beharrizan berriak asetzeko, logistikan, langilerian eta produkzioan.
Vito elektrikoa izango munduko lehen furgoneta elektrikoa. Ez du emisiorik isuriko eta bere garapenak hiru oinarri izango ditu: konbustio bidezko motorren optimizazioa, ibilgailu hibridoen eraginkortasuna hobetzea eta isuririk gabeko ibilgailuak lortzea bateriak eta erregai zelulak erabilita.
Vito elektrikoak 130 kilometro egin ditzake, 80 kilometro orduko abiadura mugatua izango du eta 900 kiloko zamak eraman ahal izango ditu, furgoneta konbentzionalak bezala.
Mercedes Vito elektrikoa Europar Batasuneko ministroak Donostian egiten ari diren goi-bileran aurkeztuko dute arratsaldean.