Itxi

Motorra

Hellsgate

Enduro Extremeko Munduko Kopa: Agirrebeitia, zazpigarren Italian

K.I.

Erredakzioa

Pilotu bizkaitarrak Hellsgate izeneko proba ospetsuan hartu zuen parte. Luca herrian burutu zen proba eta Dougie Lampkinek irabazi zuen.

Jon Agirrebeitiak Enduro Extreme txapelketako Munduko Kopako proban hartu zuen parte Italian, Luca herrian, Hellsgate izeneko lasterketan. Emaitza bikaina lortu zuen.

Larunbat goizean ekin zitzaion probari, 100 partaidetik gora abiatu ziren. Lehen hogeien artean amaitu beharra zegoen arrratsaldeko finalean parte hartzeko, eta bizkaitarrak lortu zuen. Soilik 40 gidarik amaitu zuten goizeko proba.

Arratsaldeko finala oso gogorra izan zen. Soilik bi gidarik amaitu zuten. Agirrebeitiak itzuli bat eman zuen, eta ondoren kanporatu egin zuten. Arauek diotenez, lehen sailkatua helmugatik igarotzean, 30 minutu dituzte gehienez besteek hori lortzeko. Bizkaitarra, bigarren itzulian, zazpigarren pasa zen, baina 30 minututik gora igarota, beraz, proba bertan behera utzi behar izan zuen. Emaitza bikaina lortuta, hori bai. Dougie Lampkin izan zen irabazlea.