Itxi

Ekonomia

Negoziazio kolektiboa

Patronalak eta sindikatuek negoziazio kolektiboa modernizatuko dute

Erredakzioa

CEOEk, CEPYMEk, CCOOk eta UGTk akordio bat lortu dute negoziazio kolektiboan eta % 1 eta % 2,5 arteko soldata-igoerak aurrikusten ditu.

CEOE eta CEPYME patronalek eta CCOO eta UGT sindikatuek datozen sei hilabeteetan negoziazio kolektiboa "modernizatzeko" konpromisoa hartu dute.

Gerardo Diaz Ferran eta Jesus Barcenas enpresarien eta enpresa txiki eta ertainen (CEOE eta CEPYME) presidenteek, eta Candido Mendez eta Ignacio Fernandez Toxo UGT eta CCOO sindikatuetako idazkari nagusiek 2010-2012 urteetarako Enpleguaren eta Negoziazio Kolektiboaren Akordioa sinatu dute gaur arratsaldean; horren arabera, aurten soldatak % 1 gora egingo dute, eta 2012an % 2,5 arteraino igoko dira.

Negoziazio kolektiboaren egungo eredua erreformatzeko garrantzia azpimarratu dute Mendezek eta Toxok, enpresei barne malgutasun handiagoa emateko eta Espainiako ekonomiaren ekoizpen eredu berri bati egokitzeko. Era berean, lan erreformaren negoziazioaren bezperakoa den akordioaren garrantzia azpimarratu dute.

Dena den, CCOOko buruaren hitzetan, negoziazio kolektiboak "edozein lan erreforma batek" baino potentzialtasun handiagoa dauka "enpresen lehiakortasuna sustatzeko".

Bestalde, CEOEko presidentearen ustez, akordioak "konfidantza emango die enpresei eta hiritarrei".