Beste kirolak
Bestea, erabakitzeke
Binakako Urrezko Aizkolariak: Finalerdi bat erabakita
K.I.
Erredakzioa
Floren Nazabalek eta Arkaitz Jauregik Larretxea aita-semeak izango dituzte aurkari.
Binakako Urrezko Aizkolariak txapelketa azken txanpara iristen ari da. Finalerdietako batean nortzuk arituko diren erabakita dago: Nazabal eta Jauregi, Larretxeatarren aurka.
Floren Nazabal eta Arkaitz Jauregi nagusitu ziren Donezteben, Arrospideren eta Erasunen aurkako final laurdenekoan. 45 segundoko aldea egon zen bi bikoteen artean. Legution jokatu zen final laurdeneko beste kanporaketa bat. Bertan, Larretxea aita-semeek garaipena lortu zuten Mugerza eta Etxeberriaren aurka, 1''12''ko aldea egon zen. Datorren igandean, eguerdiko 12:00etan, Espejon, aipatu bi bikote irabazleak elkarren aurka ariko dira finalerdian.
Beste finalerdia erabakitzeke dago. Atutxa II.ak eta Rekondok txartela lortuta daukate, baina oraindik ez dute aurkaria ezagutzen. Datorren larunbatean Leitzan egingo da final laurdenetako azken lehia: Olasagasti eta Etxebeste, Arria V.a eta Txapartegiren aurka neurtuko dira.