Itxi

Politika

PSEren proposamena EAJri

Proposamenak ez du Estatutua betetzeko asmorik, Urkulluren ustez

Erredakzioa

EAJren presidentearen iritzian, Patxi Lopezek EAJri akordio baterako egindako proposamena bere irudia hobetzeko egin du. "Lehendakariak behar duen komunikazio-estrategia baten ondorio da", erantsi du.

Iñigo Urkullu EAJren EBBko presidenteak kritikatu du Patxi Lopez lehendakariak bere alderdiari igorritako proposamenak ez duela ezer aipatzen Gernikako Estatutua betetzeari buruz, ezta autogobernua "sakontzeari buruz" ere.

Dokumentu horren berri komunikabideen bitartez jaso izan ere gogor kritikatu du.

TVEn goizean egindako elkarrizketa batean, Urkulluk esan du 2009ko ekainaren 9an izan zuten batzarretik ez direla berrio elkartu joan den urtarrilaren 29an egindako bilera arte.

"Orduan, lehenengo bileran, Euskadiren alde elkarlanean aritzeko hamar puntuko dokumentua aurkeztu nion eta ez nuen erantzunik jaso; oraingoan ere dokumentuak elkartrukatu ditugu", azaldu du.

Nolanahi ere, atzo gertatutako EAJrentzat deitoragarria dela esan du, lehendakariak EAJri igorri behar zion proposamena komunikabideen berriz ezagutu dutelako.

Agiri horri dagokionez, Urkulluk salatu du bertan ez dela ezer esaten "Gernikako Estatutua betetzeaz, ezta autogobernua sakontzeaz ere".

Gauzak horrela, PSE-PP hitzarmenak Eusko Jaurlaritzari ematen dion "maniobratzeko marjina" zein den galdetu du. Urkulluk iradoki du PSE-PP akordioa Eusko Jaurlaritzatik harago eraman nahi dutela eta formula hori datozen udal eta foru hauteskundeetan erabiliko dutela.

Amaitzeko, Urkulluren iritzian, lehendakariak EAJri akordio baterako egindako proposamena bere irudia hobetzeko egin du. "Lehendakariak behar duen komunikazio-estrategia baten ondorio da", erantsi du.