Gizartea
Lan-istripua
Langile bat hil da Atarrabiako paper-fabrikan izandako istripuan
Erredakzioa
Beharginak 33 urte zituen. Hondarribiako Arraun Elkartetik azaldu dutenez, hildakoa Eñaut LabaienZapirain arraunlaria da. 15 urte eman zituen klub horretan.
33 urteko langile bat hil da gaur goizean Atarrabiako Newark San Andres paper-fabrikan izandako istripuan, Nafarroako Gobernuak ohar baten bidez jakitera eman duenez.
Hondarribiako Arraun Elkartetik azaldu dutenez, hildakoa Eñaut LabaienZapirain arraunlaria da. 15 urte eman zituen klub horretan.
Bi seme utzi ditu Labaienek eta 13 urte zeuzkanetik Arraun Elkartean arraunlari egon da. Taldearen arrakasta handienak bizi zituen, eta 2007an urrezko domina jaso zuen.
Ezbeharra 11:50 inguruan jazo da, San Andres kalean dagoen enpresan, oraindik argitu gabe dauden arrazoiak tarteko. Antza, beharginak azpikontratatuta egiten zuen lan enpresa horretan eta istripuaren unean mantentze edota garbiketa lanak egiten ari omen zela zabaldu dute.&' || 'nbsp;
Istripuaren tokira suhiltzaileak, Foruzaingoa, Atarrabiako udaltzainak eta anbulantzia bat bertaratu dira.