Albisteak
Tendentziak
Polemika piztu du Armaniren publizitate-kanpaina berriak
Luzia Zugadi
Iragarkian, gaur egun existitzen diren bikote mota guztiak irudikatzeak zer esana eman du eta elkarte batek zikintzat eta ezmoraltzat jo du kanpaina.
Armani Exchangek publizitate-kanpaina berri bat abiatu du, emakumeen eta gizonen jantzi eta osagarri berrienak sustatzeko helburuz, eta beste behin ere polemika piztu da, produktuak promozionatzeko erabili duen moduagatik.
Americanas OneMillionMoms.com familien elkartea iragarkiaren aurka azaldu da. Hain zuzen ere, San Valentin egunari begira atera du kanpaina hau Armanik eta "maitasun unibertsala" adierazteko asmoz, gaur egun existitzen diren bikote mota ezberdinak irudikatu ditu iragarkian: gizon eta emakume batez osatutako bikotea, bi gizonez osatutakoa eta bi emakumez osatutakoa.
Aipatutako elkarteak iragarkia ezmoraltzat eta zikintzat jo du.