Mundua
Jateko eta janzteko
Txakurrei eta katuei larrua nola kentzen dieten grabatu du ETBk
Erredakzioa
Hainbat talde ekologistek salatu dutenez, Txinan ohitura da txakurren eta katuen larrua janzteko erabiltzea. Haragia, berriz, jateko saltzen dute merkatu hauetan.
Olatz Simon Txinako EITBko berriemaileak irudi ikusgarriak lortu ditu merkatu batean. Txakurrei eta katuei larrua nola kentzen dieten grabatzea lortu du Simonek.
Txakur merkatu batean sartu dira ETBko kamarak. Hainbat talde ekologistek salatu dutenez, Txinan ohitura da txakurren eta katuen larrua janzteko erabiltzea. Haragia, berriz, jateko saltzen dute merkatu hauetan.
Atzo, txakurrak jatea debekatu nahi duela iragarri zuen Txinak.