Itxi

Osasuna

Igandean 19:00etan

Camuñas (Osasuna): "Geure aukerak izango ditugu Sevillan"

Asier Legarda

Taxoare

Sevilla bere unerik gozoenean ez dagoela uste du Osasunako aurrelariak.

Osasunak erronka zaila dauka igandean Sevillaren aurka Sanchez Pizjuan futbol zelaian, eta andaluziarrak faboritoak izan arren, ustekabea eman nahi dute gorritxoek: "Sevilla da, aurkari zaila, baina une honetan ilusioz gainezka gaude gu. Zelai zaila da, baina geure aukerak izango ditugu. Teorian haiek baino talde eskasagoa daukagu guk, baina buruz zein fisikoki une gozoan gaude eta noraino iristeko gai garen ikusteko partida aproposa da", esan du gaur Javier Camuñasek Taxoaren.

Osasunako jokalari madrildarrak badaki partida zaila jokatu behar dutela igandean, baina gogotsu azaldu da eta Sevilla unerik gozoenean ez dagoela uste du gainera: "Azaldu didate eta ikusi ere egin izan dut Osasuna eta Sevillaren arteko partidetako lehia berezia. Partida gogorra izango da, baina era honetako partidak asko gustatzen zaizkit niri, txistu egingo digute, irainak ere entzun beharko ditugu, baina horrek motibatu egiten du jokalaria. Gainera, unerik gozoenean goaz, Sevilla ez dabil txukunegi etxeko partidetan, emaitza onak lortzea kostatzen ari zaie eta lehiaketa guztietan bizirik izatea ere nabaritu egin dezakete. Kopan jokatu behar dute aste honetan, gero Txapeldunen Ligan hasi behar dute eta hori nabaritu egiten da gero Ligan. Eragozpen asko izan dute, eta Sevilla ez dago bere unerik gozoenean", esan du Camuñasek.