Gizartea
Lan-istripua
Eñaut Labaien Zapirain arraunlari ohia hil da
Erredakzioa
Atarrabiako paper-fabrikan izandako istripuan zendu da. Beharginak 33 urte zituen eta bi ume utzi ditu.
33 urteko langile bat hil da gaur goizean Atarrabiako Newark San Andres paper-fabrikan izandako istripuan, Nafarroako Gobernuak ohar baten bidez jakitera eman duenez.
Hondarribiako Arraun Elkartetik azaldu dutenez, hildakoa Eñaut LabaienZapirain arraunlaria da. 15 urte eman zituen klub horretan.
Bi seme utzi ditu Labaienek eta 13 urte zeuzkanetik Arraun Elkartean arraunlari egon da. Taldearen arrakasta handienak bizi zituen, eta 2007an urrezko domina jaso zuen.
Labaienek EAEko enpresa batentzako lan egiten zuen. Enpresa horrek paper-fabrikako makineriaren azterketa teknikoak egiten zituen aldian-aldian.
Ezbeharra 11:50 inguruan jazo da. Makina bateko ardatz mugikorrak biktima harrapatu duenean gertatu da ezbeharra. Istripuaren unean, Hondarribiako bizilagunak lankide bat zuen alboan.
Istripuaren tokira suhiltzaileak, Foruzaingoa, Atarrabiako udaltzainak eta anbulantzia bat bertaratu dira.