Gizartea
Estatu mailako inkesta
Euskaldunak, sexuaz hitz egin bai, baina larrua jotzen al dugu?
Erredakzioa
Sexu-harremanei bi ordu eta erdi ematen diegu astero eta euskaldunen % 62 pozik dagoela dio, baina % 88k hobetu daitekeela uste du. Sexu-harremanei buruz zintzoen hitz egiten dutenak dira gainera.
Euskaldunen % 62 pozik dago bere sexu-harremanekin, baina % 88k hobetu daitekeela uste du, Espainiako hiritarren sexu-osasunaren txostenaren datuen arabera.
25 eta 70 urte bitarteko 3.000 Estatuko hiritarren artean egin dute inkesta. Horren arabera, euskaldunak sexuaz gehien hitz egiten dutenak dira (% 20 batek, % 17ko Estatuko batazbestekoarekin alderatuta); gainera, sexu-harremanei buruz zintzoen hitz egiten dutenak dira (% 70).
Astero bi ordu eta erdi ematen diegu sexu-harremanei EAEn, Estatuan (2,3 ordu) baino zertxobait gehiago.
Euskaldun gehienek osasun sexual ona dute, baina azken urtean zehar sexu-harremanetan arazoren bat izan dutenak % 22 izan dira. Sexu-harremanak ez izateko gogoa (% 42) arazo nagusia da euskaldunentzat. Horrez gain, baginako lehortasuna (% 28), egunerokotasuna (% 25) eta tentekor ez mantentzea (% 22) aipatu dituzte arazotzat.